Epai batek Cementos Portland zigortzen du bereizkeria sindikalarengatik eta ELAko 4 afiliatu berronartzera behartzen du

2014/07/29
Dossierrean kaleratutako 8 langileetatik 6 ELAko afiliatuak ziren. Epaiak ziurtzat jotzen du ez zirela kaleratuak izan arrazoi ekonomiko edo organizatiboengatik, baizik eta bere esangura sindikalagatik. Argi uzten du, gainera, enpresa horretan ELAren ibilbidea errepresaliatzeko izan zela.

Bereziki larria da, Dossier honen koordinazioa eta sinaduraren atzean egungo UGTko Nafarroako idazkaria den Javier Lekumberri egotea, are eta gehiago Portlandek soldata ordaintzen jarraitzen dio eta.

Madrilen negoziatu zen Dosierrari ELAk ezezko borobila eman zion, nahiz eta UGT eta CCOOk azkenean sinatu zuten iraungitze Dossierra. Modu honetan haiek azken urteotan etekin izugarriak izan dituen multinazionalaren enplegu suntsiketaren politika ontzat ematen zuten.

Oso larria da. Hilabete batzutan zentzu bereko bi epaiak, Koxkarekin batera. ELAren aburuz, epaiak fede ematen du oinarrizkoenak diren funtsezko eskubideak- askatasun sindikalarena kasu- urratzen dituen jarduerak izan direla. Haatik, CEN patronalari dei egiten dio isil egoteari utzi, publikoki bere konpromisoa agertu dezan eta lan egin bere bazkideen artean funtsezko eskubideak errespeta ditzaten.

Bestalde, epaiak aniztasun sindikala aitortzen du eta hainbat enpresak sindikalgintza erreibindikatzailearen aurkako jazarpena zigortzen du. Justiziak Cementos Portlandi esan dio denak ez duela balio eta, nahi eta ez, ELArako afiliazioa errespetatu behar duela.

ELAk galdegiten dio enpresari epaia ez errekurritzeko, epaiketan zain dauden bi langileen kaleratzearen baliogabetasuna aitortzea eta ahaztu dezan, behingoz, beldurra eta mendekuaren politika lan harremanetan.

Azkenik, ELAk berretsi nahi du sindikalgintza autonomo eta erreibindikatzailearen egunerokotasuna, eta bide batez, Cementos Portlandeko berronartutako afiliatu eta gainontzeko militanteen konpromisoa. Hain zaila den egungo egoeran, militanteak dira, azken finean, makina enpresatan azken oztopoa eragozteko urte askotan lortutako lan baldintza duinekin bukatzea.