Epai batek dio Arcelor Mittal Sestaoko Harsco kontratan egindako enplegu etenaldiak ez duela justifikaziorik

2016/04/14
Kontsulta epea amaituta, eta enpresak espedientea akordiorik gabe aplikatzea erabaki zuelarik, ELAk Bizkaiko Lan Arloko Auzitegira jo zuen; honek martxoaren 13an emandako epaiak dio “Harsco Metals Lycretek enplegua eteteko erabakia ez dago justifikatuta; beraz, langileen eskubideak erabakia hartu ez bailuan egongo liratekeen egoerara itzuli beharko ditu”.

Joan den otsailean Arcelor Mittal Sestao lantegiko Harsco Metals Lycrete kontratak enplegua eteteko espediente bat aurkeztu zuen, multinazionalak ere bere jarduera etengo zuela iragarri zuela eta.

Kontsulta epea amaituta, eta enpresak espedientea akordiorik gabe aplikatzea erabaki zuelarik, ELAk Bizkaiko Lan Arloko Auzitegira jo zuen; honek martxoaren 13an emandako epaiak dio “Harsco Metals Lycretek enplegua eteteko erabakia ez dago justifikatuta; beraz, langileen eskubideak erabakia hartu ez bailuan egongo liratekeen egoerara itzuli beharko ditu”.

ELA izan zen espedientearen aurka jo zuen sindikatu bakarra, eta bere iritziz epaiak Harsco Metals eta Arcelor Mittal enpresen asmoak zapuzten ditu. Epaiari helegitea jartzeko aukera dago, baina edozer gertatzen dela ere, duela hilabete eta erdi mobilizatzen ari diren langileek auzitegiaren ebazpena arrakastatzat jo dute.

ELAk salatzen jarraituko du kontratetako langileen etorkizuna aidean dagoela, eta Arcelor Mittaleko kontrata guztiei ohartarazten die ez duela etsiko kolektibo hauetako langileen baldintza duinen aldeko borrokan.