Epaiketa politikoak salatu dituzte sindikatuek

2013/10/16
Epaiketa politikoak salatu dituzte sindikatuek
ELA, LAB, ESK, STEE, EHNE, CNT eta HIRU sindikatuek aste honetarako Madrilen iragarrita dauden epaiketak salatu dituzte. Era honetan, epaiketa politikorik ez izatea eta instrukzio judizial arbitrarioetan oinarria duten auzibide guztiak bertan behera geratzea eskatu dute. Adolfo Muñoz "Txiki", ELAko idazkari nagusiak, Espaniako gobernuak oinarrizko eskubieak eta, bereziki, soberanismoarekin lotuta daudenak, ez dituela onartzen, azpimarratu du.

Adolfo Muñoz "Txiki"rekin batera, LAB, ESK, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuetako arduradunak izan dira gaur goizean Donostian egin den agerraldi publikoan. Sindikatuetako ordezkariek adierazpen bat plzaratu dute SEGIko 40 gazteren aurka, eta Herri Batasunako Mahai Nazionaleko, Batasunako eta Euskal Herritarrok koalizioko zuzendaritzako kideen aurka.egingo diren epaiketa politikoak salatzeko.