Epaile batek FCC zigortu egin du Basauriko grebalarien ekubideak urretzeagatik

2004/07/27

Bilboko lan arloko 9. Epaitegiak epai batez FCC empresa zigortu du, Basaurin greban dauden beharginen oinarrizko eskubideak urratu dituelako.
Basauriko eraikin publikoetako garbikuntzan urtarrilean hasita izan zen lehen greba epaitegi batek legez kanpokotzat jo zuela eta, FCCk zehapen-espedientea ireki zion greba batzordeari. Oraingo epaiak dioenez, greba batzordeari irekitako espedientearen xede bakarra greban diren langileak eta afiliatuta dauden sindikatua derrigortzea da; beraz, epaileak enpresa espedientea bertan behera uztera behartzen du.
Halaber, epaiak FCC espedientearen eraginpean ziren 8 langileei 143,02na euro eta ELAri 1.144,16 euro ordaintzera zigortzen du, eragindako kalte moralak medio.
Beraz, argi geratu da enpresaren jarrera, eta bere beharginen eskubideekiko ez duela errespeturik izan; are larriagoa da hau Basauriko Udalaren moduko herri-administrazioak babesa ematen dion heinean.
ELA-Zerbitzuak federazioak epaia pozgarria dela uste du; berriro esan nahi diogu FCCri eta Basauriko Udalari urtarrilaren 13an hasi zen gatazka amaitzeko bide bakarra zinezko negoziazio bati ekitea dela.

Bilbon, 2004ko uztailaren 28an