Epaitegiak baliogabetzat jo du Hernaniko Couth Industrial Marking System enpresako aldi baterako enplegu-erregulazioa espedientea

Hernanin kokatua dagoen makina herramintako enpresa honetan, ERTE bat aplikatu nahi zuela komunikatu zuen zuzendaritzak. Prozesuan zehar, langileen ordezkariek irregulartasun ugari atzeman zituzten. Alde batetik, enpresak entregatu zuen dokumentazioa erabat osatugabea zen. Horrez gain, enpresak ez zuen negoziatzeko borondate eta onusterik erakutsi. Eta amaitzeko, enpresa ez zen gai izan, aipatzen zituen arrazoi organizatibo eta produktiboen frogapen bat egiteko.
Hau gutxi balitz, ERTEa indarrean egon den bitartean, langile batzuk aparteko orduak sartu behar izan dituzte, eta langileek aipatzen dutenez, lanaldia amaitutakoan bukatzeke utzitako lanak, hurrengo egunean askotan amaituak aurkitzen zituzten.
Honez gain, enpresak ERTEa aplikatzen zuen une berean, Gipuzkoako Metaleko 9. artikuluko “Orduez Baliatzea” sistema erabili du. Honela, kasu batzuetan langileak %100ean lanean egon dira, baina diru sarreren zati bat SEPEtik kobratu dute. Hau diru kutxa sozialei iruzurra egitea delarik.
ELA sindikatuak ERTEa inpugnatu zuen eta epaiak arrazoia eman dio, ERTEa nuloa deklaratuz. Beraz, enpresak falta den dirua ordaindu beharko die langileei.