Epaitegiak ez du onartu Mendiguren y Zarraoa enpresako erregulazio txostena
2013/01/30
Bilboko Lan Arloko 10 epaitegiak ELAri arrazoia ematen dio Mendiguren y Zarrauak eragindako auzian. Auzitegi honek irailaren 3 an 227 langileentzat aurkeztutako suspentzio EREa guztiz baliogabea dela ulertzen du.
Epaiak osoki hartzen du ELAko delegatuek eskatutakoa, enpresak kontsulta epean fede txarrez jokatu duela azpimarrtazen du, eskatutako dokumentazioa ez emateagatik. enpresaren jardueran “fede txar nabarmena eta akordiotara heltzeko benetako asmo gabezia” egon dela ondorioztatzen du.
ELAk garaipen hau dela eta Mendiguren y Zarraua s.a.u, ko langileak zoriondu nahi ditu eta bide beretik jarraitzeko animatu, norgehiagoka eta borrokaren bidez soilik defendatu ahal izango ditugulako gure baldintzak enpresako zuzendaritzak burututako erasoen aurrean.