OTA Bilbo

Epaitegietara eramango da OTA kontrolatzeko ibilgailua erabiltzeko derrigortasuna

2023/03/14
Orain arte kontrol ibilgailuaren (visual-car) erabilera borondatezkoa zen, baino Gertek enpresak bere erabilera derrigortu du alde bakarrez hartutako erabakian.

TAO-Bilboko langile batzordeak demanda jarri du zerbitzua kontrolatzeko ibilgailua (visual-car deritzona) erabiltzearen derrigortasunaren aurka. Gertekek, Bilbon TAO zerbitzua ematen duen enpresak, betebehar hori alde bakarrez ezartzea erabaki du. Hain zuzen, plantillak kontrolerako ibilgailua borondatez erabiltzeari utzi, eta oinez kontrola egiteko deiaren ondotik dator enpresaren erabakia. Orain arte ez baitzen derrigorrezkoa.

Erabaki hori liskar egoera betean kokatu behar da. Hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, nahiz eta azken soldata taulak 2011koak izan, eta Bilbon TAOren ordenantza aldatzear den arren, enpresak ez du negoziatu nahi autoaren erabileraren baldintzen inguruan.

Langile batzordeak salatu nahi du enpresaren erabakia, eta bere esku dauden akzio judizial guztiak aztertuko ditu. Enpresaren immobilismoaren aurrean, garbi dago konfrontazio egoera datorrela, are gehiago langileen kolektiboaren eskubideen aurkako erabakiarekin.