Erabateko arrakasta Nafarroako kirol kudeaketaren sektoreko greba mugagabearen lehen egunean

Iruñerriko ia kirol zentro guztiak eta Nafarroako ia gehienak itxi egin dira kirol kudeaketako hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa hausteko deitutako grebagatik. Besteak beste, honako hauek itxi dituzte: Aquavox San Jorge, NUPeko kirol instalazioak, Sarriguren, Burlata, Olatz, Azkoien, Zizur Nagusia, Huarte, Caparroso, Zintruenigo, Tutera, Iturramako Civivox, Lagunak elkarteko igerilekuak eta spa, Arangurengo kultur zentroa eta Guelbenzuko zentroa. Beste instalazio askotan, lanuzteak partzialak izan dira eta informazio piketeak egon dira egun osoan.
Mobilizazioek gaur arratsaldean jarraituko dute, 19:30ean Iruñeko Udaletxeko plazan egingo den kontzentrazioarekin, eta beste kontzentrazio bat bihar, 12:00etan, Sedenaren bulegoen aurrean.