Erabateko jarraipena Barkaldoko BM (Roxima) supermerkatuko grebaren lehen egunean

2022/09/14
Barakaldoko Roxima enpresako (BM Supermerkatuaren frankizia) 12 langileek greba egin dute gaur, deituta dauden hiru greba egunetako lehenean. Enpresak denda itxi eta langile guztiak kaleratzeko asmoa duela iragarri du. Egoera honen aurrean, langileek greba deitzea erabaki dute, eta supermerkatuaren aurrean bildu dira.

Roxima denda BM supermerkatu taldekoa da, eta ELAk du Barakaldoko ordezkaritza sindikala.

ELAk enpresak hartutako erabakia salatu nahi du, emakumez osaturiko plantilla kalean geratzea suposatzen duelako. Salmenta maila handia duen denda da, eta ez dago itxiera justifikatzen duen arrazoirik. Langileak mobilizazioekin jarraitzeko prest daude.