Erabateko jarraipena CIE Legazpiko hiru eguneko greban
2022/09/23

CIEko batzordeak deitutako 3 greba egunak oso arrakastatsuak izan dira, langileen jarraipena erabatekoa izan delako. CIE Automotive multinazionalak 160,3 milioiko irabaziak izan baditu 2022ko lehen seihilekoan, zuzendaritzak uko egin dio Legazpiko langileekin kalitatezko enplegua bermatzeko industria plan bat eztabaidatzeari.
ELArentzat arbuiagarria da zuzendaritzaren jarrera, ez baitu azpikontratazioaren gehiegikeriaz eta enpleguaren galeraz hitz egin nahi. ELAk lanean jarraituko du Forjan espezializatutako lantegia punta-puntako enpresa izaten jarrai dezan plantillaren ahaleginari esker, baina ezinbestekoa da errealitate hori kalitatezko enpleguarekin bateragarri egitea. Ez du onartuko gero eta enplegu gutxiago eta lan baldintzak okertzearen ondorioz kostuak etengabe merketzen dituen enpresa bat.
Enpresako zuzendaritzak kontuan hartu behar du langileek grebarekin erakutsitako irmotasuna. Berandu baino lehen, grebaren bidez salatu diren arazoei irtenbidea eman behar zaie.