Erabateko jarraipena Detesa enpresako lehen greba egunean

Gasteizko Detesa enpresako langileak KPIa bermatzen duen soldata igoera, eskala bikoitzaren aurka eta prekarietatearen aurkako hainbat neurri jasotzen dituen hitzarmenaren alde atera dira grebara
Greba batzordeak konfirmatu duenez, erabateko jarraipena izaten ari da Detesa enpresako lehen greba eguna, batez ere produkzioko langileen artean.
ELA eta LAB sindikatuen ordezkariek enpresan greba egun gehiago deitu dituzte hurrengo astean, urriaren 24tik 28ra arte, eta enpresarekin bilera ezberdinak hitzartu dira prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena lortu arte.