LAUDIO MOBILIZAZIOAK
Erabateko jarraipena Guardianeko greban eta mobilizazioak Autoglasen

Mobilizazio eguna dute gaur, uztailaren 20an, Laudioko Guardian (7 ELA, 2 LAB) eta Autoglas/Glavista (8 ELA, 1 LAB) enpresetan. Goizean goizetk bi enpresetako kideek piketeetan hartu dute parte, eta Guardianeko 24 orduko greba egunarekin bat egin dute. Jarraipena erabatekoa izan denez, ekoizpena gelditzea lortu dute Guardianen. Era berean, bi enpresatako langileek elkarrekin kontzentrazioa egin dute eguerdian, bi lantokien etorkizuna berma dadin eskatzeko, eta lanpostu guztak defendatzeko. Egoera zinen baita zaila bi enpresetan. Arratsaldean elkarrekin manifestazioa egingo dute hori aldarri Laudioko kaleetatk, 19:00ean enpresen parean hasita.
ELAk benetako konponbideak exijitzen dizkio Guardian multnazional amerikarrari, Autoglaseko lanpostu guztei (240 lanpostu) eutsi ahal izateko. Bere esku dago inberttzailearekin akordio batera iristea, horrela fabrika martxan jarri eta lanpostuak bermatzeko. ELAk, bestalde, multnazional berari benetako konpromisoak eta bermeak eskatzen dizkio Guardian enpresak Laudion duen lantegiak (180 lanpostu) etorkizunerako benetako bideragarritasuna izan dezan.