Erabateko jarraipena izan du Galdakaoko Coca-Colaren lehen greba egunak

2022/06/23
ELAk eta LABek Galdakaoko Coca-Cola lantegian deitutako hiru greba egunen lehenak erabateko jarraipena izan du. Joan den astean egindako bi orduko lanuzteen ondoren, eta hitzarmenaren negoziazioan enpresak urratsik egiten ez duela ikusita, langileek grebarekin bat egitea erabaki dute. Izan ere, enpresaren azken eskaintzak erosteko ahalmena asko galtzea eta malgutasunari eustea ekarriko luke. Halaber, Coca-Colak ez du bere gain hartu nahi langile guztiak mantentzeko beharra, lan karga egiturazkoa izan arren. Enpresa-batzordea ELAko zortzi ordezkarik, UGTko lauk eta LABeko batek osatzen dute.