AVANZA GIPUZKOA

Erabateko jarraipena izan du hiru eguneko grebak

2024/11/04
Lan baldintza duinak eta segurtasun bermeak dituen hitzarmenerako negoziazioan aurrerapausorik egon ezean, ELA, UGT, LAB eta Aurrera sindikatuek ez dute baztertzen greba mugagabera jotzea.

Avanza Gipuzkoa (lehen Pesa) enpresako langileek bat egin dute ELAk, UGTk, LABek eta Aurrerak deitutako hiru greba egunekin, erabateko jarraipena izan dute. Izan ere, gutxieneko zerbitzuak kenduta, linea bakar batek ere ez du lan egin. Greba egin zezaketen langileen ia % 100ek bat egin dute deialdiarekin. Guztira, Donostia-Bilbo-Gazteiz, Debagoiena eta Debabarreneko lineetak 300 langile zeuden grebara deituta.

Negoziazio Mahaian ia lau urte eta 32 bilera egin ondoren, ez dago plantillaren erreklamazioei erantzuten dien eskaintzarik. Europako beste herrialde batzuetan lanaldiak murrizten ari dira eta lan baldintzak hobetzen ari dira kontziliazioa errazteko asmoz. Avanza Movilidad Gipuzkoa SAk, berriz, egunean ordu gehiago egiteko eskatu die bere langileei, lan poltsa bat arautzeari uko egin dio eta txanda kontratuei heltzeko aukera ukatu du. Gainera, batzordeak autobus flotaren egoera salatu du eta lan segurtasuna bermatzea eskatu du.

Urrian eta azaroan deitutako hiru greba egunen arrakasta ikusita, Enpresa Batzordeak (6 ELA, 6 UGT, 1 LAB, 1 Aurrera) espero du datorren Negoziazio Mahaian patronalak proposamen berri bat ekartzea. Argi dute lan baldintzak hobetuko dituen eta laneko segurtasuna bermatuko dituen hitzarmen bat nahi dutela, eta, aurrerapausorik egon ezean, ez dute baztertzen greba mugagabera jotzeko aukera.