Erabateko jarraipena izan duen greba egunean, ELAk enplegua bermatuko duen Bizkaibusen kudeaketa publikoa eskatu du

2023/01/09
Zazpiehun langile baino gehiagok egin dute bat Alsa eta Vectaliaren kudeaketaren aurka egindako geldialdiarekin. ELAk Batzar Nagusietako talde politiko guztiei eskatu die, bilera presentzialean, multinazionalok sortutako gatazka horren konponketan esku hartzeko.

Alsa eta Vectaliak kudeatzen duten zerbitzu publiko eta pribatizatu honen egoera oso eskasa da: hiru urte Hitzarmenik gabe, greba egunak eta luzatu egingo den eta milaka erabiltzaileri eragingo dien mobilizazio egutegia. Enpresek, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailari aurrekontu partidak handitzeko xantaia egitera ari dira langileek lan baldintza hobeak eskatzen duten bitartean. Egoera horretan, ELAk Batzar Nagusietako talde politiko guztiei eskatu die bi multinazionalek sortu duten gatazkaren konponketan esku har dezatela.

Alsa eta Vectaliak sortutako egoera are harrigarriagoa da Bizkaibuseko beste operadore batzuek sinatutako Hitzarmenak ezagututa. Euskotrenek modu publikoan emandako loteetako langileek edota Avanza Durangaldeak ustiatutako lineetako plantillek, adibidez, badute Hitzarmen bat hobekuntza sozialak bermatzen dituena, kontratazioa handitzen duena, lanaldi partzialeko kontratazioa erauzten duena eta KPItik gorako soldata-igoerak jasotzen dituena. Bitartean, Alsa eta Vectalia xantaia egiten jarraitzen diote Aldundiari, etekin pribatuak hazteko helburuarekin.

ELAk mobilizazioaren aldeko apustua egiten jarraituko du, eta eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileei langileen baldintzak hobetzeko borrokan jasotako laguntzagatik.