UTE ALUMBRADO PAMPLONA
Erabateko jarraipena izan duten 5 greba egun egin dituzte

ELAk Iruñeko Udalaren jarrera salatzeaz gain, enpresak greba eskubidea urratu izana salatu du Lan Ikuskaritzan.
UTE Alumbrado Pamplonako plantillak (hiriko argiteria publikoa mantentzeaz arduratzen dena) 5 egun bete ditu greban, erosahalmenari eustea bermatuko duen enpresa hitzarmen bat lortzeko.
Grebaren jarraipena erabatekoa izan da, nahiz eta maiatzaren 29an, Iruñeko Udalak gutxieneko zerbitzuen ebazpen bat egin zuen, ELAk irregulartzat jotzen duena, eta, beraz, horren aurka egingo du. Era berean, ELAk enpresa ere salatu du, greba eskubidea urratu duela salatuz, grebalari batzuk lanera joateko agindu duelako.
Langileek greba egunekin jarraituko dute ekainaren 5ean, 6an, 7an eta 8an, eta greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12tik 25era.