Arazuriko Siemens Gamesa

Erabateko lanuztea greba mugagabearen lehen egunean

2024/02/05
Arazuriko Siemens Gamesako langileak enpresak Sarrigurenen duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute bertan zuzendaritzako kideak zeudelako. Bertan, euren lan baldintzak enpresako Nafarroako beste lantegi batzuetan dituztenekin parekatzeko eskatu dute.

Arazuriko Siemens Gamesako langileek aspalditik eskatzen dute euren lan baldintzak enpresa bereko beste langile batzuek dituztenekin parekatzeko, hala nola Sarrigurengo eta Agustinoseko plantillenekin.

Negoziazioan aurrerapausorik eman ez denez, eta azken bi asteetan jarraipen masiboa izan duten mobilizazio eta lanuzte partzialak egin ondoren (txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak lehen astean eta txanda bakoitzeko 4 ordukoak joan den astean), greba mugagabea hasi dute gaur, erabateko lanuztearekin.

Arazuriko langileek Siemenes Gamesako zuzendaritzako kideak Sarrigurengo eraikinean zeudela aprobetxatu dute kontzentratzeko eta lan baldintzen negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko.