Azkoiengo eta Taxoareko Azkoyen enpresa

Erabateko lanuztea lehen greba egunean

2023/05/18
Langileek bat egin dute 6 greba egunetako lehen deialdiarekin.

Azkoyen teknologia enpresa bat da, eta 270 langilek lan egiten dute bi lantokietan, Azkoienen eta Taxoaren, besteak beste, saltzeko makinak eta ordainketa sistemak fabrikatzen.

Plantillak Azkoyen enpresa erabat geldiarazi dute maiatzerako deitutako 6 greba egunetako lehenengoan, urte hasieratik negoziatzen ari den enpresa hitzarmenean akordiorik ez dagoelako. Hurrengo greba egunak maiatzaren 23, 24, 29, 30 eta 31 izango dira.