Erabateko lanuztea Petronorreko azpikontraten bigarren greba egunean

Greba deitu duten sindikatuek gogorarazi diete kontratei zein Petronorreko zuzendaritzari gatazka bideratzeko bete beharreko gutxieneko helburuak:
-
Kontrata guztientzako loteslea izango den akordio bat sinatzea.
-
Enpresen aldaketa kasuetarako kontratetako langile guztientzako subrogazioa bermatzea.
-
Gutxieneko baldintza gisa Bizkaiko hitzarmen sektorialen aplikazioa ziurtatu.
-
Geldialdi-plusaren balioa eguneratu eta bera aplikatzea geldialdi teknikoen ondorioz lan-karga handiagoa duten guztiei.
Gai hauetan aurrerapenik eta konpromiso zehatzik ez dagoen artean ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek martxoaren 10 eta 11rako deituta dauden greba egunei eutsiko diete. Gainera, datozen egunetan greba eta mobilizazioak areagotzeko aukera aztertuko dute.
Azkenik, aintzat hartu dugu eta nabarmendu beharrekoa da Petronorreko Enpresa-Batzordeak hartutako erabakia, bere hurrengo greba kontratekin batera egitea. Martxoaren 11n Muskizko kaleetan zehar manifestazioa egingo dugu batera, eta bi kolektiboon aldarriak ahots bakarrez entzunaraziko ditugu.