Erabateko partehartzearekin astea bete da Basuriko eraikinen garbiketako langileek berriro greba hasi zutenetik.

2004/03/26

Basauriko Udal eraikinen garbiketa egiten duten FCCko langile guztiek (ia 60), asteartean berriro hasi zen greban parte hartu dute. Greba honek garbiketa zerbitzu osoa etenda dauka, Lan sailak finkatu zituen zerbitzu minimoak izan ezik.

Bestalde FCCk arazoak izan ditu azken egunotan, grebalariak ordezkatzeko kontratatu zituen 30 pertsonen artean erdiak gutxienez bere kontratuari uko egin dio enpresak eskirol moduan erabili nahi dituelako eta Basauriko langileekin elkartasuna adierazi nahi dutelako.

ELAk Rafael Ibarguen alkatearen adierazpenei erantzun nahi die, enpresaren bozeramaile lana egiteaz gain, gatazka honetan jarrera antidemokratiko eta nagusikeriazkoa erakutsi duelako. Grebalariak eta enpresaren eta bere interesen alde egiten ez duten erakunde eta instituzioak kritikatu ditu Ibarguenek; Lan Saila deskalifikatu du berak nahi dituen zerbitzu minimoak ezartzen ez dituelako eta baita Osasun Saila ere, osasun-informeak berak nahi bezala agertu ez dituelako. Grebalariak xaxatu eta eragozteko udaltzaingoaren parte handia erabiltzen ari da, Udaleko zerbitzu juridikoak erabili ditu langileen greba eskubidearen aurka egiteko eta gastuak handitu ditu grebaren aurrean bere jarrera justifikatzeko, diru hau grebari irteera negoziatu bat bilatzeko erabili beharrean.