Eraikuntza alorreko lan hitzarmenaren alde elkarretaratzea Bilbon

2012/01/20
Eraikuntza alorreko lan hitzarmenaren alde elkarretaratzea Bilbon
Bizkaiko eraikuntza alorreko lan hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea egin dute ELA ordezkariak. Bizkaiko eraikuntzako hitzarmenaren defentsa ELArentzat lehentasun bat da, bai edukiei, bai aplikazioari dagokienez. Azken garaitan gero eta sarriago gertatzen da ez aplikatzea.

Bi hilabetetik gora igaro da Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena negoziatzen hasi zenetik. Ohar honen bidez ELAk salatu egin nahi du hitzarmenaren egoera larria, honako hiru arrazoien ondorioz.

1º- NEGOCIACION DEL CONVENIO ESTATAL DE LA CONSTRUCCION.

Patronala Bizkaiko hitzarmenaren negoziazioa ahal duen gehiena atzeratzen duen bitartean, Madrilen UGTk, CCOOek eta patronalak Estatu-Hitzarmena ziztu bizian ari dira neegoziatzen. Hitzarmen hori sinatzear egotea arrisku handia da Bizkaiko eraikuntzako langileentzat, izan ere, orain arte aurreratu dena kontutan izanik,

  • Metaleko estatu-hitzarmena baino are gordinago zentralizatuko ditu negoziatzeko gaiak, hartara lurralde bakoitzean ukitu ezineko bihurtuko direnak.
  • KPIz azpiko soldata-igoerak onartzen dira, eta honek gainerako hitzarmenetarako beheranzko joera baldintzatuko du.

Halaber, salatu nahi dugu negoziazio hori erabat ezkutuan egiten ari direla. Sinatzear egon arren, inork ez du oraindik paperik ikusi, Gabonetan 6 bilera eginagatik. Esperientziaz badakigu honela, hots, langileei bizkar emanda, negoziatzen den akordio oro atzerakorra izan ohi dela.

ELArentzat hau da Bizkaiko negoziazioan aurrerapenik ez gertatzeko zergati nagusia.

2º- HITZARMEN KOLEKTIBOA EZ DA APLIKATZEN

Bizkaiko eraikuntzako hitzarmenaren defentsa ELArentzat lehentasun bat da, bai edukiei, bai aplikazioari dagokienez. Azken garaitan gero eta sarriago gertatzen da ez aplikatzea.

ELAk Lan-Ikuskaritzan dozenatik gora salaketa sartu du: eraikuntzan ‘pirateria’ gero eta hedatuagoa da. Lanean ari direnei mehatxu egiten zaie kaleratzearekin edo ez kontratatzearekin, orduko 6 eta 8 euro bitarteko soldata jasoaz (hitzarmena baino %40 gutxiago), eguneko 10-12 orduko lanaldiekin. Haatik, hitzarmena aplikatzea derrigorrezkoa da. Gogoratu beharra dago Legebiltzarrak berak honi buruzko ebazpen bat onartu duela.

Gure lurraldean esklabismotik hurbil dauden egoerak gertatzen dira, baina klase politikoak ezikusiarena egiten du, kasu horiek sarritan herrilanetan bizi izan ohi diren arren, hots, administrazioen ardurapeko lanetan.

ELAren iritziz, Hitzarmena aintzat hartzea gure ekintza sindikalean oinarrizko kontua da.

3º- ASCOVI, PATRONALIK ERREAKZIONARIOEN ARTEAN

Ascoviren jokabideak patronalik erreakzionarioen artean kokatzen du. Hitzarmena negoziatzen hasteko atzeratu egin zen; ez du inola ere aplikatzerik defenditzen, eta gainera, azken hamarkadan lehenengo aldiz, eraikuntzarako lan-egutegirik ez du hitzartu nahi.

ELAk ahal duen guztia egingo du, honako helburuak lortze aldera:

  • Bizkaiko langileen baldintzak Bizkaian negoziatzea.
  • Hitzarmen duina izan eta aplikatzea.
  • Langileak izatea hitzarmenaren protagonista. Duten informazio eta inplikazio mailak emango du Hitzarmenaren benetako neurria.

Horregatik, hau eskatzen diegu:

  • CCOOei eta UGTri, ez dezatela Madrilen ezer sinatu, baldin eta horrek Bizkaiko Hitzarmenaren aukerak mugatzen baditu. Bizkaiko langileek izan behar dute beren hitzarmenari buruzko erabakia.
  • ASCOVIri, benetan inplika dadila Hitzarmenaren negoziazioan.
  • Agintzen duen klase politikoari, hitzarmenaren aplikazioa lortzeko busti dadila.