Eraikuntzako langile bat hil da Bilbon

2009/04/17
Eguerdiko 12etan elkarretaratzea egin da istripua salatzeko, ELAk deituta.

43 urteko langile bat hil zen atzo, apirilak 16, Bilbon, karga-altxagailu batek harrapatuta. Gizonezkoa da hildakoa, J.G.R., eta Bernabe y Jorge enpresa azpi-kontratatuarentzat egiten zuen behar. ELA sindikatuak dio oraindik ez dakitela zer dela-eta gertatu den istripua.
Aurten dagoeneko 21 behargin hil dira Euskal Herrian lan istripuetan, eta eraikuntza arloko zazpigarrena da apirilaren 16koa.
Eraikuntzako lan baldintzak salatu ditu ELAk. "Formakuntza falta da, azpi-kontratazioak daude, segurtasun neurri falta dago... Prekarietatea gelditzeko neurririk ez da hartzen, eta patronala eta administrazioa egoera horren konplize dira. Interes bera dute biek". Segurtasun eta osasun ataletako politika aldaketa eskatu du sindikatuak.