laneko heriotza

Eraikuntzako langile bat hil da Irunberrin andamiotik erorita

2024/09/17
42 urteko langile bat zendu zen atzo andamio batetik erorita. 2024ean 13 pertsona hil dira honez gero lan-istripuz Nafarroan.

Lehen datuen arabera, 42 urteko langile bat hil zen atzo Irunberriko (Nafarroa) Abadia kalean izandako lan-istripu batean. Antza denez, langilea hiru solairuko altueratik erori zen etxebizitza bat birgaitzeko lanetan, eta zaurien ondorioz hil zen. Bertaratu ziren osasun-zerbitzuek ezin izan zioten bizitza salbatu.

Aurten 41 pertsona hil dira euren lanpostuetan Hego Euskal Herrian, horietatik 13 Nafarroan. Altuerako erorikoak dira oraindik ere heriotza horien arrazoi nagusietako bat, nahiz eta oinarrizko segurtasun-neurriekin saihestu daitezkeen. ELAk salatu nahi du enpresaburuek ez dutela prebentzio-araudia betetzen, eta erakunde publikoek uko egiten diotela ez-betetze horiek kontrolatzeko ikuskapen-bitartekoak handitzeari.