Eraikuntzako sektorean grebak darrai

2004/06/06

Gipuzkoako eraikuntzako langileek bosgarren greba astea hasi dute hitzarmen kolektiboaren defentsan. Bitartean negoziazio mahaia goizeko zortzietatik dago bilduta.

Grebak gaur izan duen jarraipena positiboki baloratu dute deialdia egin duten sindikatuek. Aipatutako jarraipena aurreko asteen antzerakoa izan da, Adegi patronalak mehatxuak egin eta obrak irikitzeko deialdiak egin dituen arren.

Sindikatuen ustez grebak duen gehiengoaren babesak, patronalari pentsarazi beharko dio, langileek erreibindiakzioak biltzen dituen akordioa negoziatzeko.