Erandioko GTO Gestamp Try Out lantegiko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegien aurrean, aldi baterako lan-erregulazioaren aurka

2022/01/19
Erandioko GTO Gestamp Try Out lantegiko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegien aurrean, enpresan aplikatzen ari den aldi baterako lan erregulazioko espedientearen aurkako epaiketa dela eta.

Duela 2 urte, Lan Ikuskaritzak erabaki zuen legez kanpoko langile lagapen bat dagoela Gestampek Erandion duen lantegian. Lantegi horretan 2 enpresa daude: Gestamp Tooling Erandio GTE eta Gestamp Try Out GTO, ekoizpen kate beraren parte direnak. GTOren plantillak, aldiz, GTErenak baino askoz baldintza prekarioagoak ditu.

Ikuskaritzaren txostena argitaratu zenetik, Gestampek ez du egoera erregularizatu, eta 2 enpresek modu autonomoan funtzionatzen jarraitzen dute, bi plantillen arteko lan desberdintasunak betikotuz.

Gainera, uztailean, eta enpresa batzordearen onespenik gabe, GTOk aldi baterako lan erregulazioa aplikatu zuen ekoizpen arrazoiengatik. Berriro ere Lan Agintaritzak ildo beretik jo zuen: aldi baterako lan erregulazioa baliogabetzeko eskatu zuen. Horregatik egingo da bihar, urtarrilaren 19an, ERTE horren aurkako epaiketa.

Era berean, bihar ere Gestampek beste bi epaiketa izango ditu: batetik, Gestamp Tooling Erandio GTEn aplikatutako aldi baterako lan erregulazioa epaituko da, ELAk salatu duena, eta, bestetik, legez kanpoko lagapena salatzen duen langile partikular batena.