Erandioko polizia-etxea zaintzen duten langileak aurrera jarraitzen dute mobilizazioekin

2006/02/15

Erandioko polizia-etxea zaintzen duten langileek euren mobilizazioekin jarraitzen dute, soldata duin bat aldarrikatzeko. Langileak greba mugagabea hasi zuten iragan urteko azaroaren 7an. Grebaren hasieratik, Erandioko polizia-etxearen aurrean daude akanpatuta.

Grebaren helburua soldaten parekatzea da. PROSEGUR enpresako langileek garbiketaz arduratzen diren lagunek berriki sinatutako hitzarmenarekin parekatzea eskatzen dute euren hitzarmena. Hitzarmen hori mantentze-lanetako langileek dutena ere bada, eta Jaurlaritzak beste hainbat azpikontratei emandakoa. Aldarrikapenak jasotzen duenez, grebalariek urteko 18.864 euroko soldata eskatzen dute. Egun, Espainia mailako akordioa ezartzen zaie; hitzarmen horren arabera, urtean 1788 orduz egiten dute lan, eta hileko soldata 925 eurokoa.

Langileek greba egutegi bat adostu dute. Horrela, gaur, otsailak 15, EAJk Bilbon duen egoitzaren parean egin dute elkarretaratzea, 11;00tatik 13:00etara. Otsailaren 17an, berriz, auto karabana batek Bilboko kale nagusiak zeharkatuko ditu.