Erandioko polizia-etxea zaintzen duten langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, soldata duin baten alde

2005/12/23

Erandioko polizia-etxearen zainketa egiten duten PROSEGUR enpresako langileek manifestatzioa egingo dute gaur Bilbon, soldata duin bat aldarrikatzeko. Guztira 200 bat lagunek hartu dute parte elkarretaratzean. Langileak greba mugagabea hasi zuten azaroaren 7an. Grebaren helburua soldaten parekatzea da. PROSEGUR enpresako langileek garbiketaz arduratzen diren lagunek berriki sinatutako hitzarmenarekin parekatzea eskatzen dute euren hitzarmena. Hitzarmen hori mantentze-lanetako langileek dutena ere bada. Langileen %86ak bat egiten ari da greba deialdiarekin.