Erandioko polizia-etxea zaintzen duten langileek greba mugagabea hasi dute gaur

2005/11/07

Erandioko polizia-etxearen zainketa egiten duten PROSEGUR enpresako langileek greba mugagabea hasi dute gaur, azaroak 7. Grebaren helburua soldaten parekatzea da. PROSEGUR enpresako langileek garbiketaz arduratzen diren lagunek berriki sinatutako hitzarmenarekin parekatzea eskatzen dute euren hitzarmena. Hitzarmen hori mantentze-lanetako langileek dutena ere bada. Langileen %86ak bat egin du greba deialdiarekin.