Erasoei erantzuteko, kalera

2010/02/12
Gehiengo sindikalak deituta manifestazioak izango dira martxoaren 2an eta 27an. Maiatzaren 21eko greba orokorraren ostean gehiengo sindikalak ohartarazi zuen politika publikoak aldatu ezean langileok ondorio larriak pairatuko zituztela. "Denborak argi utzi du iragarpen hori zuzena zela", adierazi du Adolfo Muñozek.

Gehiengo sindikalak "ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru" mobilizazioak iragarri ditu martxorako, azken asteetan iragarri duten pentsioen sistemaren aldaketaren eta lan erreformaren aurka. Salatu dute erakundeak "enpresarien zerbitzura" ari direla lanean, eta langileen interesak ez dituztela kontuan hartu. "Ez ditugu ataka gaiztoan utziko lehenago eskuratutako eskubide eta garaipen sozialak", ohartarazi du ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek. Protesta ekitaldi nagusia datorren martxoaren 27an egingo dute, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Maiatzaren 21eko greba orokorraren ostean gehiengo sindikalak ohartarazi zuen politika publikoak aldatu ezean langileok ondorio larriak pairatuko zituztela. Denborak argi utzi du iragarpen hori zuzena zela. Ez dago Espainiako gobernuak aurkeztu berri duen lan erreforma ikusi besterik.
Bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten aldeko borrokan gehiengo sindikalak Hamar urrats eredu berri baterako izeneko kanpaina martxan jarri zuen M-21eko greba orokorraren ostean. Otsailaren 12an, ostirala, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariek kanpainaren inguruko balorazioa aurkeztu zuten Bilbon.
Adolfo Muñoz, Txiki, idazkari nagusiak azpimarratu zuenez oso positiboa da gehiengo sindikalak eredu ekonomiko eta sozial berria lortu asmoz plazaratu zuen Hamar Urrats dekalogoak 131.984 sinadura bildu izana. "Lortutako sinadurak eta hilabete hauetan langileek ekitaldi ezberdinei emandako babesak agerian uzten du kanpainaren aurretik genituen helburuak bete direla. Gaia lantokietara, kalera, gizartera, eramatea lortu dugu. Gainera, ezin dugu ahaztu gure proposamena alderdi politikoei aurkeztu diegula. Era honetan, bertatik bertara entzun dute langileok bestelako gizarte politikak behar.