Erasoen aurrean langileak modu publiko eta irmoan babesteko eskatu dio Enpresa Batzordeak Metro Bilbaori

2022/12/27
Basarrateko metro geltokian langile batek sufritutako erasoa salatzeko kontzentrazioa izan da gaur eta erabateko inplikazioa exijitu dio Batzordeak enpresari. Langileen kontrako erasoak isilarazi beharrean ikustarazten lagundu beharko lituzkela azpimarratu dute, bai eta arazo larri horren aurrean konponbideak premiazkoak direla. Arazo estrukturala izaki, salaketa eta mobilizazio protokoloa berriz ere aktibatu behar izan du plantillak.

Zuzendaritzak orain arte hartutako neurriek ez dituzte beharrezko fruituak eman, horregatik, eskura duen guztia egin eta Justiziaren aurrean bakarrik ez uzteko eskatu diote langileek.

Erasoak, mehatxuak eta irainak usu pairatzen dituzte Metro Bilbaoko langileek eta kezka helarazi nahi diote ere gizarte osoari. Erabiltzaileen portzentaje txikia izanagatik, deitoratu beharra eta konponbideak bilatu beharra dagoela deritzo plantillak.

Langileei lasaitasuna eta profesionaltasuna eskatu diete Batzordekideek, baita ideiak eta ekarpenak ere, arazoari aurre egiteko neurriak aurkitzeko.