Erkide Autonomiko Toki eta Foru Administrazioetako Delegatuen Elkarretaratzea

2002/04/26
Negoziazio kolektiboaren blokeo egoera salatzen dugu

Eudelek Zumarragan burutzen duen Ohizko Batzarra dela eta, Erkide Autonomoko Toki eta Foru Administrazioetako ELA eta UGT-ko delegatuek hemen berta elkarretaratzea erabaki dugu, hain zuzen EUFALEBAk bizi duen blokeo egoera salatzeko eta Udaletako zinegotziei zuzenki helarazteko gatazkako egoera batetara eraman gaitzakela.

Negoziaketa geldirik dagoen une honetan, sektorearen negoziaketari buruz (22.000 inguru langile) Eudelek duen jarrera itxia eta atzerakoia publikoki salatu nahi dugu.

Hainbat bilera burutu eta gero azkeneko hiru hilabeteotan, erakunde ezberdinetako arduradunek ( Udalak eta 3 Aldundiak) eskeinitako edukiak erabat exkasak dira, nagusiki bizi dugun testuinguru ekonomikoan. Honek ondasunaren banaketa eta garrantzizko hobekuntzak ahalmentzen ditu. Horrela, soldatetan ez dago aurrerapen nahikorik, ez eta lanegunean, zerbitzu publikoaren mantenuan ( azpikontratazio eta pribatizazioak dakartzan gehiegikeriak ekidituz ), sindikal eskubideak, giza hobekuntzak, bigarren iharduera...

Eufalebako mahai negoziatzailearen geldiunea baieztaturik, ELA eta UGTk, negoziazio kolektiboa bermatzeko asmoz, negoziazioa erakunde bakoitzara eramatea erabaki dugu, horretarako plataformak Udal eta Aldundi bakoitzean aurkeztu ditugularik. EUDELek berehalako erreakzioa izan du erakunde bakoitzeko mahai negoziatzailea ez osatzeko gomendatuz, egungo markoaren haustura argudiatuz eta antzeko aitzakiak erabiliaz.

ELA eta UGTk ez dugu ulertzen, edukirik gabe Eufalebako mahai negoziatzailea blokeatzea eta bestetik, erakunde bakoitzean negoziatzeko aukera oztopatzea, honela zilegizkoa den negoziazio kolektiboaren eskubidea ukatuz.

Gogoratu beharra dugu, duela gutxi, EUDELen gomendioak jarraituz, Udaletako zinegotziak bere alokairuen gehikuntza nabarmena izan dutela ( % 25eko inguru zenbait kasutan ). Argi dago “negoziaketa” honetan ez dutela arazorik izan eta beraientzat hartu dutela besteoi ukatzen digutena.

Guzti hau dela eta, mahai negoziatzaileak berehala ireki ditzatela esijitzen diegu Eudel eta Udaletako ordezkariei. Horrela izan ezean, presiobideak eta mobilizapenak areagotuko ditugu, neurri denak aurrikusten dugularik, ahalik eta 2.002. urterako akordio duin bat lortu arte.