Erlijioko lanpostuak kolokan

2005/09/11

ELA sindikatuak, 2005eko Uztailak 22an Ministroen Kontseiluak onartutako LOE proiektuaren arabera gobernu sozialistak zentro publikoetako erlijioko irakaskuntzako langile taldearen lana kolokan jarri nahi izana salatzen du.
ELA sindikatua, Langileriaren Estatutuari dagokionez sindikatuen iritzi nagusia sektore publikoko talde honen kontratazioan aurrera pausu bat ematea izanik estatuko gobernua ezentzunarena egiteaz arrenkuratzen da.
ELA sindikatuak, Auzitegi Goreneko berretutako legejakintzak talde honek duen lan harremana Herri Administrazioarekin dela argitu zuela, gogorarazten du. Orain, Gobernuak lege honen bidez sektore publikoko langile honekiko harremana hautsi nahi izana, haien lan egoera gehiago murriztuz eta taldearen gestioa ETT ( Gotzainen Batzarra) batetara transferituz, atzera pausu eta lan-erasotzat hartzen dugu, gure sindikatuaren bitartez sendotasunez erantzuna izango dena.
Sindikatuok ezin dugu Administrazio zentralak talde honekiko egiten duen zirikatze laboralaren aurrean sorgor jarraitu. ELA sindikatuak, gobernuaren harrotasunarekin mehatxatutako langile publikoko taldearekin bat egingo du.
Horregatik, hasten den parlamentu-tramitean eraso laboral honi amaiera ematea eta era berean sektore publikoko langile honek haien lan zuzenbideen babesean egingo dituzten ekimenen alde egitea da ELA sindikatuak itxaroten duena.
2005eko irailaren 12a