Ermuko ZF Lemforder enpresak greba mugagabeari ekin dio

2021/06/16
Enpresak hitzarmenari buruzko akordio batera iristeko borondaterik ez duenez, Ermuko ZF Lemforder enpresako langileek greba mugagabea hasi dute, eta lehen eguneko jarraipen zabalari esker, fabrikaren ekoizpena gelditzea lortu dute langileek.

 

ZF Lemforder TVAren hitzarmena berritu gabe dago 2020ko urtarrilaren 1etik. Pandemia tarteko, LEIrik gabe eta malgutasun-neurriak aplikatuta, langileek erantzutea erabaki dute; izan ere, bileren ondoren, enpresak ez du mahai gainean edukirik jartzen, eta bilerak atzeratu egiten dira.

Izan ere, enpresaren planteamenduek egungo lan-baldintzak okertzea dakarte. ELAk erabateko babesa eta elkartasuna adierazi die grebalariei, eta gogorarazi du "antolaketaren eta borrokaren bidez soilik lortu ahal izango dugula langileek merezi duten hitzarmena".