Eros ahalmena bermatzen duten soldata igoerak aldarrikatzen ditu ELAk

2011/01/14
Prezioak %3a igo dira abenduan, aurreko hilabete eta urte bietako igoerak nabarmen gaindituz.Igoera hau bereziki kaltegarria da egungoa bezalako testuinguruan, prezioen igoerari langabezia altu, zerbitzu eta prestazio publikoak murrizten dituen gastu publiko baxua, eta langileria kaltetzen duten erreformak gehitu behar bait zaizkio.

Lan munduaren ikuspuntutik, egoerak negoziazio kolektiboari ere eragiten dio, enpresariak krisialdi ekonomikoaren aitzakia erabiltzen ari baitira soldata igoeren moderazioa eta mozkinen igoera lortzen saiatzeko. Zentzu honetan, esan beharra dago, lan errenten partehartzea murriztu egin dela ekonomi hazkundearen urteetan, eta beraz, langileriak ezin duela errentaren banaketan galtzen jarraitu.

 

Beraz, inoiz baino beharrezkoa suertatzen da gure aldarrikapenei eustea eta gure eros almena mantentzeko eta hobetzeko borrokatzea, 2010eko %3ko KPIa baino soldata igoera altuagoekin.