Eros ahalmena bermatzen eta hobetzen duten soldata igoera eskatzen du ELAk
ELArentzat inoiz baino beharrezkoagoa suertatzen da gure aldarrikapenei eustea eta gure eros ahalmena mantentzeko eta hobetzeko borrokatzea, 2011ko %2,4ko KPIa baino soldata igoera altuagoekin.
ELAren ustez, “botere politikoaren babesarekin, gizartearen gehiengoa pobretzeko helburu duen botere ekonomikoen sekulako erasoa jasaten ari gara. Eros ahalmena galtzeko politiken bidez, langileak pobretzea da estrategia honen ardatzetako bat:”.
Beraien mozkinak handitzeko, enpresariek, krisi ekonomikoaren aitzakia erabiltzen dute lana dutenen soldaten moderazioa eskatuz. Zentzu honetan, esan beharra dago, lan errenten partehartzea murriztu egin dela ekonomi hazkundearen urteetan, eta beraz, langileriak ezin duela errentaren banaketan pisua galtzen jarraitu.
Gainera, langabezia altua, zerbitzu eta prestazio publikoak murrizten dituen gastu publiko baxua, eta langileria kaltetzen duten erreformak gehitu behar zaizkio honi.