UTE ALUMBRADO PAMPLONA
Erosahalmena bermatuko duen enpresa hitzarmen baten aldeko grebak aurrera jarraitzen du

Erabateko jarraipena izaten ari den grebarekin jarraitzen dute langileek. Hurrengo greba egunak ekainaren 5ean, 6an, 7an eta 8an eta 12tik 25era izango dira.
Iruñeko argiteria publikoa mantentzeaz arduratzen den UTE Alumbrado Pamplonako langileak Iruñeko udaletxearen aurrean bildu dira berriro, lan baldintzak hobetu eta erosahalmena bermatuko duen enpresa hitzarmen bat eskatzeko.