BIZKAIKO OSTALARITZA

Erosahalmena bermatuko duen hitzarmen baten aldeko bigarren greba eguna dute gaur

2023/06/30
ELAk oso balorazio positiboa egin du atzoko greba egunaz, Tourreko hainbat txirrindulari talde hotelik gabe gelditu ziren, eta negoziazioei berriz ekiteko eskatu dio Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari.

Atzoko greba egunak jarraipen zabala izan zuen Bizkaiko ostalaritzan. Indautxu, Mercure, Ercilla, Mendebaldea eta Oriol Jauregia hoteletan lanuzteak ia % 100ekoa izan zen horietako batzuetan. Ondorioz, turista eta Tourreko talde askok alternatibak bilatu behar izan dituzte, Soudal Quick Step, Jumbo-Visma eta AG2R Citroën Team taldeen kasuan bezala.

Gaurko deitutako grebak ildo beretik jarraitzen du. Sektoreko langileek salatzen dute erosahalmena galtzen ari diren bitartean eta baldintza eskasak dituzten bitartean, patronala ez dela negoziatzera joan ere egin otsailetik.

Greba honek inflexio puntu bat markatu behar du, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak lan baldintzak hobetuko dituen eta erosahalmena bermatuko duen hitzarmen baten negoziazioei berriz ekiteko.