Anfas Navarra
Erosahalmena bermatuko duen hitzarmenaren alde kontzentrazioa egin dute

Anfas Navarrako enpresako langileek urtebete baino gehiago daramate zuzendaritzarekin biltzen beren hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, aurrerapenik lortu gabe. Ez dira baloratzen plantillaren lana, inplikazioa, profesionaltasuna eta erakundearekin eta lan egiten duten pertsona bakoitzarekin duen konpromisoa. Plantillaren lana aitortu eta baloratu egin behar da, urteak baitaramatza lan baldintza eskasekin, soldata prekarioekin, kontratu partzialekin eta gehiegizko lan kargekin. Eta hori guztia arreta espezifikotasun oso zorrotzak, ordutegi zailak eta inplikazio handiko talde profesional espezializatua dituen elkarte batean.
Horregatik, plantillak Anfasi eskatzen dio baldintzak hobetuko dituen enpresa hitzarmena negoziatzeko, Anfaseko langile guztien lana eta profesionaltasuna aitortuz.