Ortuellako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua

Erosahalmena berreskuratzeko mobilizazioen sei egunetatik lehena hasi da

2023/06/19
Ortuellako, Leioako, Txorierriko, Galdakaoko, Zornotzako eta Busturialdeko zerbitzuetako langileek mobilizazioak egingo dituzte ekainean eta uztailean, erosahalmena ez galtzea eskatzeko eta lan baldintzak hobetzeko enpresa eremuko hitzarmenak negoziatzeko.

Ortuellako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek, Leioa, Txorierri, Galdakao, Zornotza eta Busturialdeko zerbitzuekin batera, okertu zaizkien lan baldintzak berreskuratzea aldarrikatzeko egingo dituzten sei mobilizazio egunei hasiera eman diete. Ekainaren 19an, 22an, 26an eta uztailaren 3an, 10ean eta 17an, Ortuella, Leioa, Txorierri, Galdakao, Amorebieta eta Busturialdeko udalen aurrean mobilizatuko dira.

Mobilizazio horietan, CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako sektoreko hitzarmenak hilean 244 euroko erosahalmenaren galera dakarrela salatu eta enpresek eta udalek galera hori ez aplikatzeko eskatzen dute.

Horrez gain, ELAk gehiengoa duen zentroetan, ektorea jasaten ari den egiturazko arazoak zuzenduko dituen enpresa eremuko hitzarmenak negoziatzeko pausoak ematen ari dira. ELAk honako hau bermatzea eskatzen du:

  • Enpleguaren egonkortasuna (partzialtasunaren prekarietatearekin amaitzea).

  • Galdutako erosahalmena berreskuratzea.

  • Hobekuntzak kontziliazioan (lizentziak, zerbitzuak multzokatzea).

  • Gutxienez ordubeteko zerbitzuak ematea.

  • Hobekuntzak lan osasunaren arloan.

  • Laguntzaile beraren zerbitzuen arteko gertutasun geografikoa.