Nafarroako desgaitasun sektorea
Erosahalmena hobetu eta lanaldia murriztuko duen hitzarmena lortzeko greba arrakastatsua izaten ari da

Nafarroako desgaitasunaren sektorean 800 pertsona inguruk egiten dute lan, gehienak emakumeak. Diru publikoarekin sostengatutako sektorea da, eta Nafarroako Gobernuak azpikontratatutako entitateak kudeatzen dute.
Desgaitasunaren sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) hiru greba egun deitu dituzte gaur, otsailaren 27an hasi eta martxoaren 1era arte, hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa hausteko. Otsailaren 24an urtebete bete zen negoziazioa hasi zenetik, eta patronalek sektoreko langileak pobretuko dituen hitzarmena planteatzen jarraitzen dute, erosahalmena bermatzen ez dutelako.
Nafarroako Gobernuak negoziazio horretan duen erantzukizuna bere gain ez hartzea ere salatu dute, diru publikoarekin finantzatutako sektorea baita. Are gehiago, diru guztia diru publikotik ateratzen da, erakundeek ez dute euren irabazien euro bakar bat ere jartzen.
Lau sindikatuek 2024ko urtarriletik aurrera KPIaz gainetik %2ko soldata igoera, urteko lanaldia murriztea, txanda osagarria ezartzea eta bestelako hobekuntza sozialak eta lan osasunekoak jasoko dituen hitzarmena eskatzen dute.