Eroskik bere langileei hitzarmen estatala ezartzearen aurkako kanpaina hasi da

2006/07/12

DAGESAU enpresako langileak, Eroski taldekoak, aste bateko greba deialdia luzatu dute uztailaren 18tik aurrera beraien lan eskubideak bermatzeko.

Eroskik, Madrilen estatu mailako hitzarmen bat sinatu du eta Tuterako 55 langileei inposatu nahi die, gaur egun daukaten hitzarmenaren ordez. ELAk Eroskiri azaldu zion hitzarmen honen aurkako jarrera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako langileentzako lan baldintzen galera dakarrelako.

Hitzarmen berrian 1.784 orduko urteroko lanaldia ezartzen da, Tuterako langileen hitzarmenean baina 14 ordu gehiago. Guzti hori merkataritzan, lanaldiak oso luzeak diren sektorean. Gai sozialetan ere galerak oso garrantzitsuak dira.

Eroski taldeak hitzarmen estatal baten aldeko apustua egin du, edozer gauza sinatzeko prest dauden sindikatuekin, helburu batekin: Gastuak aurreztea langile laboralen kontura. Hitzarmen honek Hego Euskal-Herriko probintzi mailako hitzarmenak baino lan baldintza okerragoak ezartzen ditu.

Langileak, ELAra afiliatuak bere gehiengoan, uztailaren 18tik 24ra grebara deitu dute. Honen aurrean, Eroskik Nafarroako gobernuari eskatu dio greba ilegala deklaratu dezala, greba politikoa delako Eroskiren ustetan. ELArentzat eskakizun hau burugabea da. Langile batzuk, kooperatibako kideak ez direnak, bere lan baldintzak ez okertzeko borrokatzen dutenean, Eroskik patronal atzerakoienen papera jokatzen du.

Langile hauek Elorrio edo Arrasatekoak balira eta ez Tuterakoak, eskatuko al zuen Eroskik grebaren ilegalizazioa arrazoi politikoengatik? Hego Euskal Herriko langileak bigarren mailakoak al dira?

ELAk Tuterako langileak negoziazio kolektiborako daukaten eskubideak defendatuko ditu. Kontu ekonomikoak hobetzeko orduan, ez du dena balio.