BANAKETA SEKTOREA
Eroskiren biltegi nagusiaren (Elorrio) langile guztiek bat egin dute lehen greba egunarekin

Gaur, abenduak 11, lehen greba eguna dute Elorrioko CECOSAn. Eroskiren biltegi nagusia Elorrion dago, eta arduratzen da Espainiako Estatuko iparraldean galkorra ez den produktu guztia hornitzeaz.
Langileen % 100ek egin dutela bat grebarekin, eta Eroskiren biltegiaren jarduera gelditu dute. 130 langilek dihardute bertan, horietako asko arrazializatuak. Estatuko hitzarmena aplikatzen zaie, eta lanbidearteko gutxieneko soldata kobratzen dute, gaueko, jaieguneko edo txandakako lana konpentsatzeko plusik gabe.
Langileek argi dute lan baldintzak duindu arte jarraituko dutela borrokan. Bizkaiko elikagaien merkataritzaren hitzarmena aplikatzea nahi dute, baita laneko osasun eta prebentzio neurri eraginkorren aplikazioa eta ordaindutako atsedenaldiak ere, eta aldaketa arbitrarioekin eta alde bakarreko malgutasunarekin amaituko duen urteko egutegia ere eskatzen dute.
Egoera horren aurrean, maiatzean antolatzea erabaki zuten langileek, eta lehen aldiz, hauteskunde sindikalak egin ziren enpresan (6 ELAk eta 3 LABek). Enpresarekin hainbat bilera egin dira plantillaren egoera txarrari buruz hitz egiteko, eta hobekuntzarik lortu ez denez, batzordeak sei greba egun deitzea erabaki du (abenduaren 11tik 16ra).