Erostea ahalmena galtzea eta enplegu publikoaren suntsiketa gehiago administrazioan

2013/10/16
Erostea ahalmena galtzea eta enplegu publikoaren suntsiketa gehiago administrazioan
Datorren urriaren 23an ospatuko da Gasteizen Funtzio Publikoko Mahai Orokorra. ELAren iritziz Urkulluren Gobernuak erostea ahalmena galtzea eta enplegu publikoaren suntsiketa gehiago jasotzen duen proposamena egingo du, Rajoyren murrizketa politika jarraituz. Egoera honi aurre egiteko asmoz mobilizazioen beharra aldarrikatu du ELAk.

 

Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduradunak eta Igor Eizagirre Gizalan federazioko idazkari nagusiak, ELAk urriaren 23ko bileran sindikatuak aurkeztuko duen proposamena plazaratu dute Bilbon. Eizagirrek Madril eta Gasteizko gobernuek funtsean, enplegu suntsiketa eta zerbitzu publikoei eraso egiteko politikak konpartitzen dituztela salatu du.”Madrildik inposatu nahi izan dizkiguten murrizketa guztiak onartu dituzte, eta ez hori bakarrik, murrizketa propioak inposatu dituzte”, azpimarratu du..