Errausketarekin Gipuzkoako Aldundiak negozioari ematen dio lehentasuna osasunaren aurretik

ELAren iritziz Gipuzkoako hondakinen kudeaketa iraunkorra aurrera eramateko beharrezkoak diren azpiegiturak eraiki behar dira: organikoarentzat konpostaje zentroak, beste hondakin motak kudeatzeko zentroak, bereizi gabe jasotzen diren hondakinentzat tratamendu mekaniko-biologikorako zentroa (TMB), eta birziklatu ezin diren hondakinak inertizatzeko eta biltegiratzeko azpiegiturak (zabortegi egokiak).
Bestalde, informazio falta salatu du ELAk. Gipuzkoako Foru Aldundiari exijitzen dio 2016tik aurrera indarrean egon behar den Hondakinen Plangintza Integrala publiko egin dezala, gipuzkoarron eskubidea baita egoeraren berri izatea, eta bide batez, erabaki hauetan parte hartzea.
ELAk egin duen txostenaren aurkezpenean Mikel Noval eta Ainhara Plazaola, arlo sozialeko eta ingurumeneko arduradunek parte hartu dute gaur goizean Donostian.