Erreakzioak KPIaren igoera dela eta.

2004/05/13

Mikel Novalentzat, ELAko azterketa bulegoaren arduraduna, "apirilako KPIaren igoera dela eta, guztiok uste genuen moduan aurten ere ez dira espainiar gobernuaren aurreikuspenak beteko". Bere iritziz KPIaren %2ko igoera irreala da eta helburu bikoitzari erantzuten dio: negoziazio kolektiboan soldata igoerak bajuagoak izatea eta prestazio sozialak murriztea.

Egoera honen aurrean ezinbestekoa iruditzen zaio soldata igoerek aurreko KPIa erreferentziatzat hartzea, erosahalmena ez galtzeko.