Erreforma eta murrizketek langabezia eta babes sozialik eza areagotzen dituzte. Uztailaren 7a eta gero zure lan baldintzak aldatzen badira, etorri sindikatura
Era honetara, gure langabezia tasa %17,1ean kokatzen da, 27-EBkoa (10,9%) baino 6,2 puntu altuago. Murrizketa eta erreforma sakonagoak burutzen diren tokietan, langabezia tasak altuagoak direla erakusten dute europar mailako datuek.
Gainera, langabezian izena emanikoen %47,4ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen, eta %32ak soilik kobratzen du kotizaziopeko langabezia saria. Datu hauek Enplegurako Zerbitzu Publikoen babes ereduaren efikazia eza erakusten dute.
Begibistakoa da administrazio ezberdinek buruturiko erreforma eta murrizketek langabezia eta gizarte babesik eza areagotzen dutela. Antolakuntza eta borroka direla murrizketei alternatiba bakarra gogorarazten dator ELA, eta uztailaren 7a eta gero lan baldintzetan aldaketaren bat paraitzen dutenei sindikatura etorri eta dagokion erreklamazioa jartzera gonbidatzen ditu.