Erreforma laboralak egoera okertu du

2011/01/04
INEMen zerrendetan erregistraturiko langabe kopurua 178.972 pertsonatakoa izan da 2010eko abenduan Hego Euskal Herrian, azaroan baino 3.458 eta 2009ko abenduan baino 10.118 gehiago. Egoera ekonomikoaren hobetze txikiak ez dakarrela enplegu sorrerarik erakusten dute datuok, alderantzizkoa baizik.

Gainera, INEMeko zerrendetan erregistraturiko biztanleriaren %36,5ak ez du inolako prestaziorik jasotzen, eta %38,7ak bakarrik jasotzen du prestazio kontributiboa. Gainerako %24,8ak prestazio asistentziala jasotzen du, kontributiboa baino baxuagoa.

 

2010ean zehar sinaturiko 924.588 kontratuetatik, 860.174, hau da, %93%a, behin-behinekoa izan dela ere erakusten dute INEMeko datuek, 2009 ekitaldian baino 0,7 puntu gehiago. Lan erreformak ez duela balio izan behin-behineko kontratazioaren gehiegizko eta iruzurrezko erabilera galarazteko erakusten du bilakaera honek.

 

Begi bistan dago inposaturiko lan erreforma eta murrizketa sozialek enpleguaren egoera eta gizarte babesa kaltetu dutela, Zapateroren gobernuak onartu nahi duen pentsioen erreformak egingo lukeen bezala. Langileriaren erasoei nahiko dela esateko gure aukera da datorren urtarrilaren 27ko greba orokorra.