Erreforma laboralaren ostean aldi baterako kontratuak gehitzen ari dira

2011/01/21
Aldi baterako kontratuak gehitzen ari dira; honek nabarmen uzten du gauzatu den erreforma laboralak ez duela balio aldi baterako enplegua gutxitzeko, erabaki politikoa aurrera eramateko argudio politiko gisa ustezko eragin hau erabili bazuten ere. Bestalde, gaur Bilboko Gran Via Kalean elkarretaratzeak egin dira urtarrilaren 27ko greba babesteko.

Datuek adierazten dute hain justu kontrakoa gertatzen ari dela, baina inork ez du atzera egiteko asmorik, erreforma babestu zuten alderdietan, ezta abstentzioarekin bidea ireki ziotenetan ere.

2010ean enplegu motak eta bere kalitatea ez dira aldatu; aitzitik, iaz Hego Euskal Herrian erregistratu ziren lan-kontratuen %93 aldi baterakoak izan ziren, hots, 2009an baino 0,7 puntu gehiago.

Irakurri txostena