Erreformek ere ondorio larriak dituzte osasunean

2011/04/14
Gehiengo sindikalak apirilaren 28a dela-eta (Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna) antolatu dituen ekitaldiak aurkeztu ditu. Alor honetako arduradun Leire Txakartegik nabarmendu duenez, “apirilaren 28an aukera berria dugu gure aldarrikapenetan sakontzeko, erreformek, lan- eta gizarte-eskubideak murriztu ez ezik, segurtasunaren eta osasunaren kaltetan baitoaz, eta hortaz gure bizi-kalitatea okerragotuko da”.