Erreformen aurkako mobilizazioa Gasteiz

2010/03/02
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako 3.500 ordezkari manifestazioan joan dira Ajuria Eneara.

 

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru Erreformen aurrean, langileok eredu berri bat. No más recortes de nuestros derechos sociales y laborales lelopean bildu dira martxoaren 2an Gasteizen.

10:00etan delegatuen batzarra hasi dute, Mendizorrotzan, eta ondoren manifestazioan irten dira Ajuria Enera eta ekitaldia egin dute han. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak adierazi du "botere ekonomiko eta politikoek daukaten ardura gainetik kendu nahi dutela eta. historia komeni zaien moduan azaltzen dutela”, salatu du.

Honen aurrean,“guk geurea eta geure jendearentzako den kontakizun bat behar dugu. Oso garrantzitsua da klase erreferentziak ematea. Jendea mobilizatzea nahi badugu, ulertzeko moduan hitz egin behar dugu”, azpimarratu du.

Bere esanetan, guztiek ez daukate legitimitate bera gertatu denaz hitz egiteko eta horren ondorioak azaltzeko. “Ez daukate legitimitaterik guztia ondo zihoala esan zutenek. Ez daukate, politika antisozialak ezarri zituztenek... Ez gobernuek, ez patronalak edo banketxeek, eta are gutxiago hauen soldatapean dagoen armadak, mertzenario gisa lan egiten duten aditu horiek. Uste baino lehenago hauek berriro ere erasora atera dira, betiko errezetekin”.

ELAko idazkari nagusiak oraingo egoeraren erredun egin ditu gobernuak, patronala eta banketxeak. “Guztiek ajuste politikak ezartzen dituzte, bost axola die zenbat lanpostu dauden, ez da euren lehentasuna”.

Muñoz “Txiki”-k aberastasunaren banaketa justuagoa aldarrikatu du eta eginkizun horretan negoziazio kolektiboak duen garrantzia aipatu du. Era honetan, patronalak krisiaz baliatzen ari dela lan baldintzak erasotzeko eta xantaia egiteko enpresetan.

Iazko maiatzaren 21eko grebaz geroztik sei sindikatuen artean abian jarritako lankidetzaren baitan kokatu dute gaurko ekimena. Egungo eredu sozio-ekonomikoaren aurrean "alternatiba" badela defenditzen jarraitu nahi dute, "Espainiako Gobernuak aurkeztutako erreformei erantzun bateratua emanez, besteak beste".

Lehendakariari emandako idatzia